Losada | Gu

Gu

Diseinua inbertsioa da, ez gastua.

LOSADA DISEINU-OBRAK eraikuntza-enpresa, diseinu eta interiorismo estudioaren baturatik sortu zen. 20 urteko esperientzia dugu sektorean. Sorreratik helburua izan da diseinua egunerokotasunera hurbiltzea, bizi garen eta lan egiten dugun espazioak pertsonalizatu eta hobetzeko.

Diziplina anitzeko taldea osatzen dugu, departamendu desberdinen bitartez gure proiektuak gauzatzeko alor guztiak menderatzen ditugunak.

Apartamentu/bulego: proiektuen nondik-norakoak, aurrekontuak, legedia, infoarkitektura...
Obra: obra arduradunak, lan maisuak, igeltseroak, arotzak, elektrikariak...

Proiektu bakoitzari izaera propioa emateko baliabide nahikoak ditugu. Kasuan kasu kostuak arintzen ahalegintzen gara, egingarriak diren aukerei eta inbertsio asmoei egokituta. Lan egiterakoan agindutako epeak betetzen ditugu; beste arkitektura estudio eta alorreko enpresekin elkarlanean aritzen gara, gure esperientziatik abiatuta balio gehigarria eskainiz. Puntako emaitzak lortzen ditugu

Proiektu guztietan ilusio handiarekin konprometitzen gara.