Losada | ARIMUNE HOTELA

ARIMUNE HOTELA

Bakioko Arimune hotelean egindako esku-hartzeak, hotelaren eta jabetzaren familiaren historiaren elementu guztiak berreskuratzea du helburu.

Horregatik, elementu berriek, behar berriei erantzuna emateaz gain, berreskuratutako elemento zaharrekin batera  espazio harmonikoa eta iraganaren eta orainaren arteko elkarrizketa ezin hobea osatu behar dute.

Bi prisma proposatzen dira, beheko solairuko espazio irekiaren barruan. Bakoitzak hotelak eskainitako jarduera edo zerbitzu baterako. Lantegiaren erdialdean kokatutako eskailerak itsasorako ikuspegietarako sarbidea bereizten eta mugatzen zuen, horregatik hormak ezabatzen dira eskailera arinagoa eginez eta kontrako fatxadatik argi naturala sartzea ahalbidetuz.

Prismetako bat harrerari dagokio, eta bestea gosaltzeko espazioari. Mahai handi bat sartzen da azken espazio honetan, jangela , lan egiteko, egoteko espazioa sortuz…