Losada | ARTEMAN KOMUNIKAZIOA

ARTEMAN KOMUNIKAZIOA

Esku-hartze honen helburu nagusia ARTEMAN taldearentzat lan-eremu FUNTZIONALA eta ABEGIKORRA sortzea zen.
Horretarako, bulegoaren funtzionamenduaren azterketa sakona egin zen, fluxuak, enpresako kideen arteko harremanak, egungo beharrak, etorkizuneko beharrak aztertuz. Azterketa honetan oinarrituta, banaketa eskema nagusia definitu genuen.
Oinarrizko eskema hori eta sailen beharren programa batuz, gaur egun bulegoa denari forma eman genion.
Programa garatzen da bilera-gela, office-a, biltegia, ikus-entzunezkoen saila, … postu nagusiak hartzen dituen espazio zabal baten inguruan.

Egunaren zati handi bat lanean ematen dugu, eta, horregatik, espazioak, FUNTZIONALA izateaz gain, ABEGIKORRA izan behar zuen, bigarren etxe txiki bat. Erabilitako materialen eta argiztapenaren bidez lortzen da hori. Moketa, egurra, gortinak eta zeharkako argiztapena dira sentsazio hori gauzatzeaz arduratzen direnak.

Hementxe arteman taldekoak prestatu duten espazioaren bideoa.

Ongi etorri Arteman berrira!