Losada | ETXEBIZITZA MUNARREN - Losada

ETXEBIZITZA MUNARREN

Kasu honetan, esku-hartze honen abiapuntua, egunean zehar erabiltzen dugun espazioan oinarritzen da. Helburu nagusia argiztapen naturalaren aprobetxamendu maximoa lortzea da, horretarako, espazio hau banatzen zuten paretak kendu ditugu, espazio bakar eta zabal bat lortuz. Argiztapenaz aparte, proposamen honetan komunikazio bisuala espazio ezberdinen artean ere hobetzen da, sukalde, egongela eta jangelaren arteko komunikazioa.

Erabilitako materialak, egurra, hormigoia… eta zeharkako argiztapen artifiziala nahitaezkoak dira atmosfera eroso bat sortzeko.