Losada | ETXEBIZITZA URRETXUN

ETXEBIZITZA URRETXUN

Egurrez josita dagoen prisma zentral batek, egunean zehar erabiltzen ditugun espazioak antolatzen ditu; jangela, egongela, sarrera eta sukaldea. Honen barruan, biltegia eta komuna daude.

Kubo hau nahikoa da erabilerak mugatzeko eta antolatzeko, pareta banatzaileak  erabili gabe.

Egitura desestali egiten da hormigoia biluzik utziz. Zutabea eta habea sortzen duten multzo honek, antolatzaile bezala jokatzen du kuboarekin batera.

Gainerako espazioak oso modu neutralean planteatzen dira, lehen aipatutako bi elementu horiek azpimarratzeko eta nabarmentzeko asmoarekin.

Egurra erabiltzea eta proposamenaren funtsezko puntuetan argiztatzea ezinbestekoa da etxebizitza eroso eta funtzionala lortzeko.