Losada | Kafe-dastalekua Ondarroan

Kafe-dastalekua Ondarroan

Proiektu honetan lokalaren ezaugarriak lagungarriak izan ziren. Kanpora begira tarte handiak dituzten hiru fatxada ditu, nahiz eta sarbideko fatxaden artean hiru altuera maila dauden. Arazo horri konponbidea eman genion sarrerako fatxadan eskailerak ipini eta barruko patioaren parera jarrita, terrazarako oso aproposa dena. Helburua izan zen giro erosoagoa lortzea altzarien diseinu eta akabera zainduekin. Egurra erabili dugu, bai sabaian egurrezko txirbil panelekin eta baita estalduran zuritutako pinu oholekin eta metro itxurako azulejuekin. Horrek ukitu moderno eta hiritarragoa ematen dio. Mahai eta aulkien laguntzarekin kolore bizi eta alaiagoak sartu ditugu. Eta zeharkako argiztapenak emaitza nabarmentzen laguntzen du.

DISEINUA ETA ERABERRITZE PROIEKTUA_ LOSADA DISEINU OBRAK
AKTIBITATE PROIEKTUA_ IZA ARQUITECTURA