Losada | Taberna Arrasaten

Taberna Arrasaten

Taberna honetan egindako lana akaberatan eta instalazioetan oinarritu zen. Aurrekontu txikiarekin eta epe laburrean restyling edo irudi aldaketa egin genion. Helburua zen ukitu moderno eta erosoagoa ematea. Horretarako, modu asimetrikoan eta paneletan kokatutako egurrezko listoiak erabili genituen. Gainera, zeharkako argiztapenak egurrari protagonismo handiagoa ematen dio gerizpeak proiektatuz. Altzariek ere garrantzia hartzen dute, osotasunari ukitu garaikidea ematen diotelako.

DISEINUA ETA ERABERRITZE PROIEKTUA_ LOSADA DISEINU OBRAK
GAUZATZEA_ LOSADA DISEINU OBRAK