Losada | ETXEBIZITZA DONOSTIN - Losada

ETXEBIZITZA DONOSTIN

Donostiako etxe hau bisitatu genuenetik, aukeraz beterik zegoela aurreikusi genuen. Obraren prozesuak iraganera eraman gintuen, etxean  ezkutatutako elementu zaharrak aurkitzean. Horietako elementu garrantzitsuenetako bat egurrezko egitura da. Hau aurkitu genuenean, argi ikusi genuen, etxean merezi duen tokia eman behar genion hau estalgabetuz.

Sarreran espazio banatzailea aurkitzen dugu, hemen iraganeko beste elementu batek karakterea ematen dio tokiari, leioak. Espazio banatzaile honek, etxebizitzak dituen bi erabilera ezberdinak artikulatzen ditu. Alde batetik , jarduera profesionalarekin lotuta dagoen erabilera eta beste aldetik etxebizitza erabilera.

Materialei dagokionez, burdina eta beiraz eginiko manparak eta egurra dira protagonista nagusiak oso ondo jokatuz berreskuratutako elementuekin.