Elcano

Eguneko eremutzat ulertzen dugun espazioa, estudioaz, egongelaz, jangelaz eta sukaldeaz osatua dago. Elementu hauen batuketa  etxearen atal nagusia osatzen dute. Bi logelak eta komuna horren inguruan antolatuta daude.

Hasieran korridore luzea osatzen zuten partizioak ezabatzeak argi naturala protagonista bihurtzen du, espazio osoa inguratzeaz arduratzen dena da, hegoaldeko fatxadatik  iparraldeko fatxadara.

Espazio hauen kokapenak eguzkiak etxe barruan egiten duen eraginari  erantzuten dio. Iparraldeko aldean, sukaldea kokatzen da.  Alde honetan argi naturala hegoaldean baino leunagoa da, aproposagoa espazio honetarako. Hegoaldean berriz, egongelako pieza aurkitzen dugu, eguzki izpien intzidentziak eta hauek eragiten duten beroa espazioari berotasuna eta erosotasuna emanez.

Hormigoizko egituraren eta zurezko zoruaren biluztasunak esparru fisiko ezin hobea sortzen du altzarien elementuen bidez espazioen mugak sortzeko.

Argiztapena leku estrategikoetan proposatzen da, bi helburu nagusirekin, bolumen edo materialak nabarmentzeko, edo  argi iturri bat behar den espazioetan, argiztapena lortzeko.