Errebuelta

Esku-hartze hau 70.hamarkadan eraikitako dorre bateko etxebizitza batean egin zen. Topatu genituen banaketak, beste garai bateko egoerari erantzuten zuten, eta bere programa konpartimentatutako etxebizitza batean garatzen zen, non eguzkiaren argia bezalako oinarrizko baliabideak aprobetxatzen ez ziren. Horregatik, erreforma-proposamena argi naturalaren aprobetxamenduaren inguruan finkatzen da. Manparen bidezko banaketari esker, kontrako fatxadetako argi naturala nahastu eta gela osoa zeharkatzen du.

Sukalde-egongela-jangela irekita eta bisualki konektatuta dago, eta era berean, zutabeak eta patinilloak bezalako egiturazko elementuak integratu egiten dira mugatzeko elementutzat ere erabiliz. Kolorea baliabide mugatzaile gisa erabiltzen da. Egurrez egindako altzari-elementu guztiak zoruaren material berarekin egin dira, xehetasun eta erremate bakoitza zainduz eta etxebizitzako altzari guztiei unitate bana emanez, honela, gela bakoitza kromatikoki eta estetikoki integratuta geratuz.