Otalora
Proiektu honen enkargua iritsi zitzaigunean, Arrasaten kokatutako etxebizitza baten erreforma, helburua argia zen: iraganeko edozein aztarna ezabatzea, argiz betetako barnealde fresko bat lortzeko eta gaur eguneko diseinuarekin. Hori dela eta argiaz eta biziz betea den etxebizitza bat lortu dogu.
Protagonistak konexioak sortzen dituzten materialak dira, unean uneko premien arabera arlo pribatuari uko egin gabe.
Berriztatze lan honetan, materialek izaera industrial handia dute; zementuzko zoladura, ageriko adreiluzko hormak, egituraren hormigoia eta baita ere apaingarri nabarmenak dituzten beste batzuk, hala nola; gortinak, papera eta altzariak.